190 pertsonak eman dute izena biharko Eako Txipiroiko bi probetarako
Internet bidez 43 kilometroko BTT lasterketan 117 txirrindularik izena eman dute, eta 73 korrikalarik 21 kilometroko mendi lasterketan. Bihar 08:00etatik aurrera izena eman ahalko daEako Txipiroi proban BBT martxa eta mendi lasterketa lehiatuko dituzte...
Internet bidez 43 kilometroko BTT lasterketan 117 txirrindularik izena eman dute, eta 73 korrikalarik 21 kilometroko mendi lasterketan. Bihar 08:00etatik aurrera izena eman ahalko da
Eako Txipiroi proban BBT martxa eta mendi lasterketa lehiatuko dituzte bihar. Internet bidezko izen ematea astelehenean itxi zuten; BTT proban 117 pertsonek eman dute izena, eta mendi trailean, 73 pertsonek.Bihar 08:00etatik aurrera izena eman ahalko da. Mendi lasterketan 150 korrikalaritan ipini dute muga, eta mendi bizikleta lasterketan 180 txirrindularitan.
Aurten, lehenengoz, Urdaibai Koparako proba puntuagarria izango da mendi lasterketa; aipatu txapelketaren laugarren lasterketa da.
Korrikalariek 21 kilometroko ibilbibidea burutu beharko dute udalerrian zehar (bi eraztun egingo dituzte, lehenengoa 14 km-koa eta bigarrena 7 km-koa).
Bestalde, mendi bizikleta probako ibilbidea 43 kilometrokoa da (lehenengo eraztuna 15 km-koa eta bigarrena 28 km-koa).
Bi probak Eskolondon hasi eta amaituko dituzte; 09:00etan hasiko da mendi lasterketako partaideen lehia, eta 09:30ean ekingo diote BTT martxari.
Begi Handi taldeak Herri Bizi Bati Tiraka lemapean antolatu du proba, eta bizitasun horren adierazle izango da bihar Ean egongo den jai giroa. Halaber, proba egiteko duten herritarren laguntza nabarmendu eta eskertu dute.
17:30ean hasita, Pauso Txikiak guraso taldearen eskutik, Txipiroi Txiki egingo dute. Batetik, txikienak herrigunean zehar ariko dira pedalkada, eta bestetik, nagusiagoek hiruzpalatu kilometroko ibilbidea burutuko dute Urtubiaga burdinolarako bidetik. Gauerako, berriz, Ietarock taldekoek kontzertuak antolatu dituzte. 22:00etatik aurrera, Vulture’s Fest eta Barrakuda taldeen musikaz gozatuko dute Eskolondoko arkupera bertaratzen direnek.