Axiekitaldiak-ek antolatuta, Talak
Taelladie hartuko du
zapatuan.
Epaimahaikideak paellak dastatzen
Paellak txapelketara aurkeztu gura dituzten kuadrilla horiek
11:00etatik 12:00etara eman beharko dute
izena, Talan bertan.
Arrozak aurkezteko ordua, berriz,
14:00etatik 14:30era izango dela jakinarazi dute. Orduan hasiko dira epaimahaikideak kuadrillek prestatutako arrozak dastatzen.
Epaimahaikideek
aurkezpena, zaporea ta arrozaren puntua baloratuko dituzte.
Taelladako
paellarik gozoenak zeintzuk diren 17:30ean emango dute jakitera. Antolatzaileek azaldu dutenez,
hiru sari banatuko dituzte. Gainera,
sukaldari gazteenarentzako sari berezi bat ere egongo dela jakinarazi dute.