Uda sasoiko produktua da Gernikako piper berdea, eta udako azoka berezietan bere lekua izaten du urtero. Aurten, baina, neguko giroan egin dute Gernikako piperraren aurkezpena. 09:00etan zabaldu dute azoka berezia, merkatu plazan. Bertan, piperra eta ardoa eman dituzte dastatzeko gaur.
Horiez gain, bestelako produktuak erosteko aukera ere izan dute herritarrek: Urdaibaiko nekazarien mahaietan ugariak izan dira tomateak; hala ere, tokiko barazkiak ere salgai izan dituzte.
Era berean, ohikoa den legez, ogia, esukal pastela, gazta, txakolina, ardoa, patea eta bestelako produktu saltzaileek ere bere tokia izan dute azokan, baita artisauek ere.
Uztaileko azoka berezia izan da gaur egin dutena. Abendura bitarean, azoka berezia egiten du Gernika-Lumoko Udalak hileko lehen zapatuan.
Argazki galeria ikusgai:
hemen.