Alokabideri buruzko batzarra egingo dute gaur, Eskolondon
Alokabideri buruzko batzarra egingo dute Ean gaur. Hain justu, 18:30ean Eskolondon izango da batzarra.Etxeak edo etxebizitzak alokairuan hartu zein jarri gura dituzten herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatu die Eako Udaleko gobernu taldeak.Besteak be...
Etxeak edo etxebizitzak alokairuan hartu zein jarri gura dituzten herritarrei bertaratzeko gonbitea luzatu die Eako Udaleko gobernu taldeak.
Besteak beste, Alokabideri buruzko informazioaz, alokatzeko prezio sozialaz, alokairua kobratzeko zein etxea egoera berean bueltatzeko bermeez emango dituzte azalpenak.
Hain zuzen, etxebizitza hutsen mugikortasuna sustatzeko asmoz, udalak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Zerbitzuetako Sailaren menpe dagoen Alokabide enpresa publikoagaz hitzarmena adostu berri du. Bi programa biltzen ditu hitzarmenak: Bizigune (etxebizitza hutsen programa) eta ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioan).
Programa horiekin, biztanleek etxebizitza duin batean bizitzeko eskubidea bermatuta izatea, eta etxebizitzen jabeek alokairuak garaiz jasotzea eta berme guztiak mantentzea dira, hain zuzen ere, udalaren helburu nagusiak.