Bermeoko Udalak eta Lurgaia Fundazioak
Artika errekaren iturburua berreskuratzeko boluntario jardunaldia antolatu dute
zapaturako. Jardunaldi horren bitartez, erreka ekosistemaren garrantziaz jabetzea gura dute, eta krokosmia landarea kenduko dute.
Boluntarioak Artika errekan lanean, 2015ean
Azaldu dutenez, krokosmia espezie exotiko inbaditzaile arriskutsuenetarikoa da erreketan, eta asko zabaldu da Artika errekaran iturburuan azken urteetan, «bertoko flora asrriskuan jarrita».
Artika errekaren iturburua berreskuratzeko jardunaldian,
lehenik eta behin, espezie exotiko inbaditzaileek sorrarazten dituzten arazoak azalduko dizkiete boluntarioei, bai eta ere horiek zelan kontrolatu daitezkeen.
Ondoren, krokosmia espeziea eskuz kenduko dute aitzur bategaz, ingurua ahalik-eta gutxien kaltetu asmoz.
RN 2000 Urdaibaiko ibai-sareen Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) baitako erreka da Artika. Landaretzari dagokionez, ur bazterreko basoa eta baso nahasia ditu. Bestalde, mehatxatuta dauden zenbait espezie ere aurki daitezke bertan, baso-igel iberiarra eta iratze paleotropikalak, besteak beste.
Egun osoko jardunaldia izango da.
09:30ean jarri dute ordua antzinako Jose Done ikastetxeko aparkalekuan. Handik autoetan mugituko dira ekintza guneetara.
Beharrezkoa den material guztia Lurgaia Fundazioak jarriko du (eskularruak, tresnak…). Arropa eta oinetako erosoak (labaintzen ez dutenak), ura, txanoa, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkitako krema ere eramatea gomendatu dute antolatzaileek.
Zapatuko boluntariotza jardunaldian parte hartu gura duten horiek
derrigorrezkoa izango dute aurretiaz izena ematea info@lurgaia.org-ra mezu bat bidalita edota 94-657 61 10 telefono zenbakira deituta.