Sorginkeria, edabe, konjuru eta pentsamendu eta gertaera txarrak atzean uzteko eguna ailegatu da; desio berriak eta berrituak eskatzekoa. Suaren ondoan dantzan egitekoa. Herriko jai nagusietan murgilduko dira zeinbait herritan, eta hainbat auzotan ospakizun bereziak izango dituzte. Sanjoanak ailegatu dira.
Lurgorri auzoko sua
Suak argituko ditu gaur gauean etxe atari, kale eta auzoak, udako solstizio-errituak zuritzen dituzten bertute babestzaile eta birsortzaileak agerian utziz.
Udako egunik luzeenei aurre egiteko egitarau oparoak prestatu dituzte Gernika-Lumoko San Juan Ibarran, Ereñoko Gabikan, Mendatako Lamikizen eta Marmizen, Ajangizko Kanpantxun, Morgako Ganben eta Bermeoko Arane-Gibelortzaga auzoetan.
San Joan loreen bedeinkapena eta sainduari bisita egitea galdu ezinezko hitzordu izango dira askorentzat, eta musika, dantza eta askotariko kirol eta kultur ekintzaz beteko dira txokoak.
AJANGIZ (Kanpatxun)
Gaur.
– 19:00. Esku pilota partidak: lagunarteko finalaurrekoak: Latxi-Olano/Txirri-Bareño eta Aratz-Musa/Mujika-Txente.
– 21:00. Bakailao jana eta San Joan sua.
Bihar.
– 20:00. Briska txapelketa (izen ematea 19:30ean) eta txokolatea.
Etzi.
– 12:00. Esku pilota finala.
– Ostean. Artxube dantza taldearen ekitaldia.
– 15:00. Herri bazkaria.
– Ostean. Gauargigaz erromeria.
ARRATZU (Loiolan)
Gaur.
– 21:00. Sorgin gaua meriendagaz hasiko da.
– Ostean. Suaren piztuera (mozorrotuta joateko deia).
Herritarrek Gaztelugatxeko San Juaneko eskailerak gora eta behera
BERMEO
Gaur.
– 19:30. Kalejira Bermeotarrak fanfarregaz.
– 21:00. Ekitaldia, Goiko plazan.
– 22:00. Musika, San Joan kantak, dantzak eta suak, Goiko plazan.
Bihar.
(Arane-Gibelortzaga auzoan)
– 17:30. Umeen jokoak eta herri kirolak.
– 19:00. Erromeria.
– 21:00. Herriko talde baten kontzertua.
– 22:30. Kontzertu nagusia.
BUSTURIA (San Kristobaleko Presapen)
Gaur.
– 21:00. Trikitixa, Hirugarren Adinekoak Korala, sua eta txokolate jana.
EA (
jaietako egitaraua)
Gaur.
– 23.00. Su artifizialak, Moilatik.
– Ostean. Ikuskizuna, Aritzan.
EREÑO (Gabikan)
Gaur.
– 21:30. Txupina.
– 22:00. San Joan suak.
Bihar.
– 12:00. Meza nagusia.
– Ondoren. Hamaiketakoa, Busterri-gane elkartean.
– 18:00. Briska txapelketa Nabarniz eta Ereñokoentzat. 10 euro bikoteko (sariak: 80 euro, 60 euro eta 20 euro).
– 22:00. Bakailao jana, Roberto eta Idoia trikitilariekin.
Etzi.
– 12:00. Meza nagusia.
– 13:00. Kabelinatxe Dantza taldearen saioa.
– 18:00. Trantxiku sariketa (3 sari egongo dira).
FORUA
Gaur.
– 20:30. Trikitilariak eta buruhandiak.
– Ostean. Txistorra eta txokolate jana denentzat.
GAUTEGIZ ARTEAGA
Gaur.
– 11:30. Montorre Eskolan, bertso, antzerki eta dantzak.
– 18:30. Haurrentzako merienda, parkean.
– 21:00. Sua, musika eta dantzak.
GERNIKA-LUMO
Gaur.
– 22:00ak inguruan. Euskal preso eta iheslariak etxera!, Metaltermicasen atzeko aldean: txistorra, musika eta giro itzela.
(San Juan Ibarran)
Gaur.
– 20:00. Txupina.
– Jarraian. Euskal dantzak Elai Alairen eskutik.
– 20:00-22:00. Barbakoa eta Garagardoaren jaialditxoa auzoko tabernetan.
– 22:00. VII. Rock N`Band: Segundo Olaeta Musika Eskola.
Bihar.
– 12:00-14:00. Ume eta gaztetxoentzakoentzako jolasak, Ure taldeagaz.
– 14:00. Paellen aurkezpena.
– 15:00. Paella txapelketaren sari banaketa eta bazkari herrikoia.
– 16:30-20:30. Umeentzako jolasak, Ure taldeagaz.
– 20:00-22:00. Barbakoa eta Garagardoaren jaialditxoa.
– 21:00. Kontzertua: TresOnRock.
Etzi.
– 11:00. Umeentzako herri kirol tailerra, Muruetako Sokatira taldearen eskutik.
– 12:00. I. San Juan desafioa: Gernika RT-Muruetako ST.
– 13:00. Euskal kantak San Juan Ibarra plazan, Urdaibai Kantaguneagaz.
– 19:00. Xaibor diskofesta.
– 21:00. Txokolate jana, Omago Txiki aurrean.
– 22:00. Jai amaierako txupina.
(Lurgorrin)
Gaur.
– 18:00. Elai Alai dantza taldearen saioa.
– 19:00. Txokolatea (edalontziak ahal dela ekarri etxetik).
– Ondoren. Tukatukada batukada eta Capoeira (Arue).
IBARRANGELU (Ibaeta auzoan)
Gaur.
– 21:30. Sua, merienda-afaria, txokolate jana eta txistorra jana.
KORTEZUBI
Gaur.
– 20:00. Sardina jana, udaletxe aurrean.
– Gauez. Sua, atzeko aparkalekuan.
MENDATA (Marmiz auzoan)
Gaur.
-19:30. Sardina jana eta San Joan sua.
(Lamikiz auzoan)
Etzi.
– 12:00. Meza.
– Ostean, pandero, triki eta alboka hirukotea, bertsolariak eta Ariatzako otxotea.
MORGA (Ganbe auzoan)
Bihar.
– 11:00. Txupina
– 12:00. Meza nagusia.
– 13:00. Triki poteoa.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 18:00. Tute txapelketa.
– 19:00. Txokolate jana, trikixagaz alaituta.
– 20:00. Sardina jana.
– 21:00. Erromeria Xaiborregaz; atsedenaldian sarien zozketa, eta ostean, Disko Festa.
Kuadrillen jaitsiera, Basaranetik
MUNDAKA
Gaur.
– 13:00. Txilipitxeruek kultur elkartearen Karro Poteoa.
– 15:00. Herri bazkaria, plazan eta Txilipitxeruekin jolasak, plazan.
– 18:30. Errekan Sorgin Txikiren kalejira; jarraian, 3, 4, 5 eta 6 urteko dantzarien sorgin dantza, eta sorgin txikiren erreketa.
– 20:00. Basaranetik behera, kuadrillen jaitsiera.
– Iluntzean. Sorgina, Mosolo eta Katuaren agerraldia, plazan.
– Gauerdi inguruan. Erreketa Talan. Jose Mari Egileor Txistulari elkartearen saioa.
Bihar.
– 11:00. IV. Krono Igoera. 15 urtetik aurrerakoentzat.
– 18:00. Gaztezar dantza taldearen urteko emanaldia, plazan (euriagaz, Isla kale kiroldegian).
– 20:30. Abesbatzen ekitaldia, AndraMaria Zeruratzearen parrokian.
– 22:00. Erromeria: Honat.
Etzi.
– 13:00. Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Elkartearen V. Kontzertu-Kantaldia, plazan.
– Goiz eta arratsaldez. Selekzio arteko lehiaketa, Isla Kale Kiroldegian. Bizkaiko, Nafarroako eta Errioxako selekzioak eta Urdaibai taldeko selekzio bat. (10:30ean hasiko dira partidak; finala, 18:00etan).
– 16:30. Ludotekako jolasak, plazan.
– 18:00. Katillotxu Emakume Elkartearen II. Line Dance dantzaldia, plazan.
MURUETA
Gaur.
– 18:00-20:30. Ume eta gazteentzako jolasak eta puzgarriak Ehunzangoren eskutik, Irukaraondo zelaian.
– 20:30. Sua piztu.
– Ostean, sardina eta txorizo jana, ardo eta sagardoagaz.
– 21:30. Euskal kantu tradizional eta gaurkoen disko jokoa. Saria: otzara eder bat.
MUXIKA (Ajurian)
Gaur.
– Iluntzean, San Joan suak.
– Ostean, bakailao jana.
Bihar.
– 12:00. Meza nagusia.
– Ostean, Bertsolariak eta Porra Txapelketa.
– 15:00. Herri bazkaria.
– Arratsaldean. Umeentzako jolasak eta tailerrak eta briska txapelketa.
Etzi.
– 12:30. Meza nagusia.
– Ostean. Esku pilota partidak (Ibarruriko Baso Txoritxu Dantza Taldearen saioa).
NABARNIZ
Gaur.
– 20:00. San Joan sua, Aberastegiko aparkalekuan.
– Ostean. Sardina eta hegaleko xerra jana.
SUKARRIETA
Gaur.
– 22:00ak inguruan. Portuondobiden sua piztu.
– Ondoren. Bertaratutakoentzako txokolate jana.