Ibarrangeluko GED-k sinadurak batuko ditu jaietan
Udazkenean egin gura dute ibarrangelutarrek herri galdeketa. Apirilaren 2an egin zuten herriei lekukoa hartu eta erabakitzeko eskubidearen olatua handitu gura dute. Galdeketaren bidea «arrakatsaz» egiteko, hiru pauso jarraituko ditu Ibarrangeluko Gure Esku Dagok: sinadurak batuko dituzte lehenengo –86 sinadura behar dituzte kontsultarako–; ostean, galdeketarako galdera denen artean adostuko dute, eta, azkenik, erabakitzeko eskubidea gauzatuko dute. Bakoitzaren pentsaera, jatorria, kolorea eta sentsibilitatea errespetatuz, Gure Esku Dago ekimena denentzako zabalik dagoela adierazi dute: «Denon beharra dago; inor ez dago soberan».