Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri dinamikak bariku arratsaldean egingo du
aurkezpen ekitaldia, 19:00etan Jubilatuen Etxean.
Erabakitzeko prest, Elantxobe alkarregaz leloa hartuta, apirilaren 2an Busturialdeko hainbat herritan egin legez, herri
galdeketa egin ahal izateko oinarriak azalduko dituzte barikuan. Horretako, Gure Esku Dago dinamikako beste herri batzuetako ordezkariak joango dira Elantxobera, baita Bizkaikoak ere. Hain zuzen, Bizkaiko taldeko Nerea Muniozguren egongo da gaur Elantxoben; Gorka Lobato eta Karmele Biritxinaga joango dira Ereñotik, eta Gaizka Arrizabalaga eta Idoia Etxebarria Ibarrangelutik.
Izan ere, azken herri horrek ere agertu du galdeketa egiteko asmoa. Horretarako, Ibarrangelun festak direla baliatuta,
sinadurak bilduko dituzte zapatuan, paella txapelketan, eta Elantxobeko GED dinamikak ere ekimen horretan parte hartzeko deia egin du. Esan duenez, aukera ona da bertara joateko eta haien dinamika ikusteko.