Bermeoko Udalak herritarren 46 proiekturi oniritzia eman die
103 proposamen jaso dituzte, horietatik 46 bideragarriak dira teknikarien arabera, eta 19 taldetan sailkatu dituzte. Uztailaren 2ra arte bozkatu ahalko dute herritarrekBermeoko Udalak aurrekontu parte hartzaileak nahi ditu, eta, horretarako, herritarre...
103 proposamen jaso dituzte, horietatik 46 bideragarriak dira teknikarien arabera, eta 19 taldetan sailkatu dituzte. Uztailaren 2ra arte bozkatu ahalko dute herritarrek
Bermeoko Udalak aurrekontu parte hartzaileak nahi ditu, eta, horretarako, herritarrei beren proposamenak egiteko eskatu die. Guztira, 103 proposamen jaso dituzte, eta udal teknikariek bideragarriak direnak aukeratu dituzte. Hain zuzen, aurkeztutako 46 proiektu egiteko modukoak direla uste dute udal arduradunek, eta hemeretzi taldetan sailkatu dituzte.Udalak aukeratutako proposamen guzti horiek bozkatu ahal izango dituzte herritarrek uztailaren 2ra bitartean. Proiektuak ezagutu ostean botoa eman gura duenak Gizarte eta Kultura Etxera, liburutegira, Araneko udal kiroldegira, Berhaz bulegora eta udalaren zaharren egoitzara joan beharko du; leku horietan izango ditu horretarako hautestontziak.
Halaber, asteburuetako egun batzuetan Lameran eta Goiko plazan ere ipiniko dituzte botoa emateko postontziak.
Proiektu denen artean, sailkatutako hemeretzi taldeetatik hiru aukeratu ahal izango dituzte bermeotarrek; eta, ematen dieten garrantziaren arabera, lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena zehaztu beharko dira.
Bozketako emaitzak lotesleak izango direla zehaztu dute Bermeoko udal arduradunek, eta boto gehien duen proiektua garatuko dute. Hori dela eta, herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu udalak, «Bermeorentzat onuragarriak diren proiektuak aukeratzeko, eta Bermeo guztien artean eraikitzeko». Bermeoko aurrekontuei eta aukeratutako proiektuei buruzko informazioa ikusgai ipini du udalak erabaki.bermeo.eus atarian.