Unai Urruzuno, EH Bilduren koordinatzailea Legebiltzarrean
Unai Urruzuno izango da aurrerantzean EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko koordinatzailea. Horrela erabaki zuten zapatu goizean Bilboko Euskalduna Jauregian egindako EH Bilduren lehen kongresuan. Hautagaitza bakarra aurkeztu zen EH Bilduren zuzendaritzar...
Maddalen Iriarte, berriz, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailea izango da, eta Arnaldo Otegi izango da koordinatzaile nagusia.
Zapatura arte, Sortuk, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek osatzen zuten koalizioa, baina alderdi horien batuketaz harago, koalizioaren nortasun propioa sustatzea izan du helburu Euskalduna Jauregian egindako kongresuan. 2.144 militanteren botoekin, %84ren babesa jaso zuen Otegi buru zuen hautagaitzak, eta %93ko babesa eduki zuten berriz txosten politikoak eta estatutu berriek.