Saltokiak modernizatzeko laguntzak emango ditu Jaurlaritzak
Beste behin, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak emango ditu. Busturialdean, esaterako, Bermeoaldeko Behargintzagaz zein Gernika-Lumoko Merkataritza Suspertzeko B...
Gernika-Lumoko bulegoagaz harremanetan jarri nahi duenak 94-625 79 40 telefonora deitu edota gatc@gernika-lumo.net helbidera idatzi beharko du, eta bertan, eskaera egiteaz gain, informazio gehiago ere jaso ahalko dute.
Bermeoaldeko Behargintzaren informazioa jasotzeko, aldiz, Zubiaur tar Kepa 26-28 helbidera jo beharko du interesatuak, edo bestela 94-617 91 90 telefonora deitu edo prospekzioa@.bermeo.eus helbidera idatzi.
Jakitera eman dutenez, eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta uztailaren 17a izango da azken eguna.
Horien bitartez, zenbait inbertsio proiektu lagunduko dituztela jakitera eman du Jaurlaritzak; hala nola, merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren ekipamenduetarako, altzarien eta lokalen erreforma eta modernizaziorako eta balatza elektroniko, informatiko, aplikazio eta osagarrietarako.