Izaro Bikers motorzaleen elkartearen deialdiagaz bat egin dute ehunka motorzalek. Atzo hasi eta bihar amaituko duten Magurios topaketan hamaika ekintza dituzte aukeran.
Goizean motorrak hartu eta
Bakio, Armintza, Mungia eta Gernika-Lumo zeharkatu dituzte. Ibilbidearen ostean, berriz, umeen jolasetan eta Racing Mingorraren erakustaldian elkartu dira Burujabetasun zelaian.
Askotariko motorrak bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du Magurios topaketak.
Halaber, Llanesen astebutuko egonaldia, kasko bat edota lau lagunentzako egun bateko hiru egonaldi Astigarragan zozkatu dituzte eguerdian. Hain zuzen,
askotariko zozketak egingo dituzte arratsaldean eta bihar ere.
Ondoren, Izaro Bikers-eko kideek prestatutako marmitakoa bazkaldu dute kuadrilletan batuta.
Arratsaldeko
Biker jokoetako parte hartzaileek barre-algara ederrak eragin dituzte ikusleen artean.
Askotariko jokoak egin dituzte arratsaldean.
Eguraldia lagun, giro ederra dute Bermeon batutako motor zaleek. Euskal herritarrekin batera, Valladolid, Leon, Oviedo, Burgos edota Tarragonatik etorritako moto gidariak daude topaketan.
Afaldu aurretik, 20:00etatik aurrera
Cactus taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, eta 23:30ean argizaiolekin zeharkatuko dute herria.
Gauerdian, berriz,
Oihan Vega Dj-ak dantzan jarriko ditu motorzaleak.
BIHARKO EGITARAUA:
- 08:00-10:00. Dutxak.
- 09:00-10:00. Izena eman dutenentzako gosaria.
- 11:00-13:00. Motoekin ibilbidea.
- 13:00-14:30. Battle show ikuskizuna: motozale bat eta txirrindulari bat ariko dira lehian.
- 14:30. Zozketak.
- 15:00. Bazkaria.