Gipuzkoako Foru Aldundiak Zalloko hilerrian lurperatuta dauden 82 gudari omendu ditu eguerdian [ARGAZKI GALERIA]
Gipuzkoako Foru Aldundiak erakunde aitortza egin die 82 gudari eta haien familiei. Soldadu errepubilkar haien izen-abizenekin osatutako bi plaka jarri dituzte Zalloko hilerrian.
Omendutako 82 gudarien hainbat senitartekogaz batera, Euskal erakunde eta elkarte desberdinen ordezkariek parte hartu dute ekitaldian. Besteak beste, Gipuzkoako zein Bizkaiko Batzar Nagusietako kideak, Gipuzkoako hainbat alkate, Gernika-Lumoko udal ordezkariak eta Gernikazarra, Gernika Gogoratuz eta Bakearen Museoko ordezkariak elkartu dira Zalloko hilerrian. Horiek guztiek kanposantuan lurperatutako gudariei lore eskaintza egin diete omenaldiaren amaieran.
82 gudari haietatik 71 gipuzkoarrak ziren, eta haien senitarteko askok orain dela gutxi jakin dute Gernika-Lumoko kanposantuan lurperatuta zeudela. Soldadu errepubilkar gehienak Loiola, Amaiur, Itxarkundia eta Saseta batailoietako kideak ziren.