Asiako liztorraren izurriari aurre egiteko neurriak hartu ditu Bermeoko Udalak, eta neurri horiek emaitza onak eman dituztela adierazi dute. Hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak 2015. urtean martxan jarri zuen kanpainarekin baat egin zuen Bermeoko Udalak, eta, aurten, 101 liztor erregina harrapatu dituztela jakinarazi dute, eta 270 liztor langile jaio berriak.
Guztira, homologatutako 45 tranpa jarri zituen udalak, bai hirigunean eta baita herriko zazpi auzoetan ere, iaz liztor habak aurkitu zituzten lekuetan.
Kanpaina apirilaren 10etik maiatzaren 23ra egin dute, eta liztor erregina ia guztiak apirilean harrapatu dituztela esan du Bermeoko Udalak. Maiatzean liztor langileak harrapatu dituzte. Guztira, homologatutako 45 tranpa jarri zituen udalak, bai hirigunean eta baita herriko zazpi auzoetan ere, iaz liztor habak aurkitu zituzten lekuetan.
Gaizka Aurrekoetxea Ingurumen teknikariak azaldu duenez, batez ere fruta arbolen eta erreka ondoan jarritako tranpetan harrapatu dituzte liztor gehien. Herri barruan eta Mañu auzoan, aldiz, ez dute liztorrik harrapatu kanpaina osoan.
Kaltegarria. Amaia Elorza Bermeoko Lurgintza zinegotziaren esanetan, Asiako liztorrarena izan da azken urteetan Bermeok pairatu izan duen «izurririk kaltegarrienetakoa». Hala ere, Elorzak eta Aurrekoetxeak kanpainaren balorazio ona egin dute. Harrapatutako lizztor erregina bakoitzeko habi bat gutxiago egongo da herrian, eta hori garrantzitsua dela esan dute, Asiko liztorrek kalte handiak sortzen dituztelako nekazaritzan eta ingurumenean.
Era berean, liztor habiak direla-eta, aurten iaz baino abisu gutxiago izan dituztela gaineratu dute Elorzak eta Aurrekoetxeak; beraz, kanpainak bere eragina izan duela uste dute.
Herritarrek ere tranpak jar ditzaketela 2018ko udaberrian, plastikozko botilekin egindako tranpak eta ozpin-ura erabilita.
Datorren urtera begira ere lanean da Bermeoko Udala, eta kanpainaren emaitzak nola hobetu aztertzen hasiak dira. Horrez gain, herritarrei gogorarazi die beraiek ere tranpak jar ditzaketela 2018ko udaberrian, plastikozko botilekin egindako tranpak eta ozpin-ura erabilita.
Orain zortzi urte hasi zen Asiako liztorarren izurria, eta kalte nabariak eragiten dituztela asierazi dute udal arduradunek: «Intsektu mota asko jaten dituzte, erleak batik bat; fruta arboletan kalteak eragiten dituzte, eta bere ziztada arriskutsua da gizakientzat».