Kerman Lejarraga morgarrak garaipenagaz debutatu du AEBetan
Kerman Lejarragak ezin hobeto hasi du Ameriketako Estatu Batuetako abentura. Morgako errebolberrak garaipenagaz debutatu du.Jose Antonio Abreu dominikarra izan du hango lehen aurkaria, eta bigarren round-ean KOz hartu zuen mendean bariku gauean, New Yo...
Jose Antonio Abreu dominikarra izan du hango lehen aurkaria, eta bigarren round-ean KOz hartu zuen mendean bariku gauean, New Yorkeko Verona kasinoan.
Lehen borrokalditik nagusitasunez aritu zen Lejarraga, eta bigarren borrokaldia hasi eta 2 minutu eta 8 segundora, bertan behera utzi zuen epaileak, garaipe- na morgarrari emanez.
AEBetan lortutako garaipena morgarrak profesionaletan lortzen duen 22.a da (horietatik 18 KOz izan dira). Hain zuzen ere, profesionaletako borrokaldi denak irabazi ditu.
Euskal zaleak gogoan
Aurreko asteko Londresko (Erresuma Batua) erasoan hildako Ignacio Etxeberriari eskaini zion garaipena, «heroi bat izanda zendu zelako», eta horregaz batera, etxekoentzat esker oneko berbak izan ditu sare sozialetan zabaldu duen mezuan: «Hasi nintzenetik nigaz egon den Euskal Herriko jende guztiari esker amets hau bete dudala ez dut ahazten! Milesker bene-benetan! Maite zaituztet».
Fernandezek ere irabazi
Bestalde, New Yorkeko boxeo jaialdi berean, Morgako errebolberraren borrokaldiaren ondoren, Jon Fernandez Etxebarriko boxeolariak AEBetako hirugarren borrokaldia lehiatu zuen.
Lejarragak bezala, hark ere KOz irabazi zion Juan Reyes mexikarrari. Bigarren borrokaldia hasi eta 2 minutu eta 36 segundora gelditu zuen borrokaldia epaileak.
Profesionaletan lehiatu dituen hamahiru borrokaldietatik denak irabazi ditu, eta horietatik 11 izan dira KOz.