Hilaren 14ra arte eman daiteke izena Morgako baseliza arteko ibilaldian

Pataterrixe Kirol Elkarteak eta Morgako Udalak antolatuta, ekainaren 18an, baseliza arteko ibilaldia egingo dute Morgan, eta jakinarazi dutenez, parte hartu nahi dutenek hilaren 14a orduko eman beharko dute izena www.morga.eus webgunearen bitartez.

Helduek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta 12 urtera arteko umeek, aldiz, 5 euro. Ordainketa honako kontu korrontean egin beharko dute ibilaldian izena ematen dutenek, kontzeptuan nork bere izen abizenak zehaztuta: 3035 0032 16 0320058585 (LABORAL KUTXA).

Dena den, egunean bertan ere izena emateko aukera egongo dela aurreratu dute (Helduek 10 euro eta umeek 8 euro), baina gogoratu dute 400 pertsonentzako plaza kopurua egongo dela.

Ibilbide luzea eta laburra

Ekainaren 18an bertan, baselizen arteko ibilaldia bi eratan egiteko aukera izango dute parte hartzaileek; izan ere, 13,5 kilometroko ibilbide laburraren edota 23,4 kilometroko ibilaldi luzearen artean aukeratu ahalko dute. Ibilbide laburrekoak 10:00etan aterako dira Andra Maritik, eta Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka eta Oñarte zeharkatuko dituzte berriro ere Andra Marira ailegatu arte. Ibilbide luzekoak, bestalde, 08:30ean izango dute irteera ordua, eta honako ibilbidea izango dute egiteke: Andra Mari-Talleri-Bizkargi-Eskerika-Gerekiz-Erroteta-Meakaur-Meaka-Altamira-Ganbe-Okoriko-Andra Mari.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, gainera, Meakaurren hornidura postu bat egongo da, eta amaieran, hamaiketakoa.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend