Abendura bitartean, azoka berezia egingo dute Gernika-Lumon, hileko lehen zapatuan. Hil bakoitzean produktu jakin batzuk promozionatzea dute helburu azoka bereziek. 2017ko lehena gaur egin dute, eta Urdaibaiko txakolina eta gazta izan dira protagonistak.
Argazkia: Xabier Elizburu
09:00etan zabaldu dute azoka, eta gaur nabarmendu dituzten bi produktu horiez gain, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, patea, eztia eta artisauen produktuak ere izan dira salgai, besteak beste.