Ingurumena hobetzeko ikasleen proposamenak
Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan, Gernika-Lumoko zentroetako ikasleek ingurumena hobetzeko dituzten proposamenak aurkeztu zizkieten eguaztenean herriko alkate Jose Maria Gorroñori eta Ingurumen zinegotzi Maria Uriberi. Hala, kultur etxean bildu ziren Allende Salazarreko, Barrutiko, Seber Altubeko, San Fideleko, Mertzedeko eta Gernika eta Barrutialde institutuko zenbait ikasle; gutxi gora behera, 50 bat herritar.