Bermeoko eskola umeak kirola egiteko batuko dira bihar. Hain zuzen, Eskolarteko XIII. Olinpiada jokatuko dute zapatu honetan, Kirolari Ateak Zabalik jardunaldiaren barruan. Bermeoko Udaleko Kirol Patronatua eta Taraska Gazte-Zahar Atletismo taldeak antolaatu dute umeentzako kirol ekimena, elkarlanean. Lehen Hezkuntzako ikasle denei zuzenduta dago; hau da, sei eta hamabi urte bitartekoentzat antolatu dute.
10:00etan batuko dira eskola umeak, Arene kiroldegian, eta, 12:00ak bitartean, bi orduz hainbat proba egin beharko dituzte.?Besteak beste, pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa, altuera jauziak eta luzera jauziak izango dira burutu beharko dituzten probak.
Horiez gain, lasterketa ere egin beharko dute.
Olinpiadak jokatzeko, lau gune bereiziko dituzte antolatzaileek. Lehenengo gunean, jaurtiketak ein beharko dituzte umeek; bigarrenean, altuera jauziak; hirugarrenean, luzera jauziak, eta, laugarrenean, lasterketa egingo dute. Ume bakoitzak bere ikastetxearen izena eraman behar du.
Ekimen gehiago. Umeen olinpiadak asteburuan bermeon egingo dituzten kirol jardueren barne daude. Hala, olinpiadez gain, zapatuan, Lameran, arte martzialen gunea ipiniko dute 11:30etik 13:00etara.
Domekan, berriz, 11:00etan hasita, jolasak eta eskubaloi partidak egongo dira Zubiaur Tar Kepa 50eko enparantzan. Bestalde, 12.00etatik 14:00etara, dantzen gunea egokituko dute Lamera parkean.