Podium bikoitza Zegama Aizkorriko KVean
Maria Zorrozak eta Imanol Goñik Zegama Aizkorrin lehiatutako kilometro bertikalean podiuma egin zuten barikuan. Nork bere kategorian, Arrolapekoek 3. postua eskuratu zuten.Barikuko lasterketa 0:37:18ko denboran bukatu zuen Goñik, eta 0:44:55eko marka...
Barikuko lasterketa 0:37:18ko denboran bukatu zuen Goñik, eta 0:44:55eko marka egin zuen Zorrozak. Kilometro bertikalean, nesken artean Laura Orgue izan zen lehena, eta Maite Maiorak egin zuen bigarren. Gizonezkoen kategorian, Stian Angermund norvegiarrak egin zuen lehen, eta bigarren postuan Jan Margarit sailkatu zen.
Arrolapeko Jokin Zabalak, Ibon Bilbaok, Arkaitz Ibarretxek eta Jon Meabebasterretxeak ere kilometro bertikala lehiatu zuten barikuan.
Angermund norvegiarra izan zen domekan ere Zegama Aizkorri lasterketa irabazi zuena. Nesken artean, Maite Maiorak egin zuen lehenengo. Biek ala biek, lasterketa horretako markarik onenak hautsi zituzten domekan; Angermundek (3:45:08) 3 minutu eta 30 segundutan hobetu zuen Kilian Jornetek lehenagotik zehaztuta zuen marka. Maiorak, berriz, 4:34:26ko denboran egin zuen lasterketa, emakumezkoen artean orain arteko denborarik onena eginez.
Arrolapeko korrikalariak ere izan ziren domekan Zegama-Aizkorri mendi lasterketan. Maria Zorrozak bederatzigarren egin zuen emakumezkoen kategorian. Sailkapen orokorrean 138. postuan helmugaratu zen, 4:54:59ko denbora egin ostean. Igor Urionabarrenetxea, berriz, 165. postua lortu zuen sailkapen orokorrean, eta senior beteranoen artean 119. helmugaratu zen. Aulestikoak 5:02:32eko denbora egin zuen lasterketan.
Joanes Goitisolo gernikarrak ere lasterketa hasi zuen, baina erorikoa izan zuen ibilbidean, eta lasterketa utzi behar izan zuen.