Euskadiko Fitness Txapelketa lehiatuko dute bihar, Lizeo Antzokian
40 partaide inguru espero dituzte; bihar arte izena eman daiteke Santanape Kiroldegian. Fitness neurri altua eta baxua, body line hasiberriak eta fitness eta bikini modalitateak lehiatuko dituzteGernika-Lumoko XVI. Fitness Txapelketan Euskadiko Txapelk...
40 partaide inguru espero dituzte; bihar arte izena eman daiteke Santanape Kiroldegian. Fitness neurri altua eta baxua, body line hasiberriak eta fitness eta bikini modalitateak lehiatuko dituzte
Gernika-Lumoko XVI. Fitness Txapelketan Euskadiko Txapelketa lehiatuko dute bihar, 16:30ean, Lizeo Antzokian.Antolatzaileek adierazi dutenez, 35-40 parte hartzaile espero dituzte, eta oraindik ere izena eman daiteke Santanape Kiroldegian (94-625 00 45).
Antolatzaileak hasiberriak parte hartzera animatu dituzte, eta batik bat neskei ausartzeko deia luzatu diete. Izan ere, momentuz izena eman dutenen artean neska bakarra dago.
Izena emandakoen artean zenbait faborito daude, tartean, iaz fitness baxuan nagusitu zen Aitor Madariaga bermeotarra.
Body line hasiberrien erakustaldiagaz hasiko da txapelketa, eta ostean, body line fitnesseko parte hartzaileak igoko dira agertokira. Jarraian, nesken txanda izango da, eta horien atzetik fitness neurri baxukoak egongo dira. Amaitzeko fitness neurri altukoak oholtzaratuko dira.
Antolatzaileek Gernika-Lumoko Kirol Patronatuaren eta Arrien Optikaren eta Alkar eta Kebi kirol denden laguntza eskertu dute.
Sariak
Fitness altuko zein baxuko irabazleek garaikurra, diploma eta 300 euro jasoko dituzte, eta bikini eta body line modalitateetako irabazleek 200 euro, garaikurra eta diploma.
Fitness kategorian koreografia onena egiten duenak betaurrekoak jasoko ditu, Arrien Optikaren eskutik. Fitness baxuko onenari Kebiko arropak emango dizkiote, eta fitness altukoari, Alkar dendaren arropak.