Bizkaiko taldekako bertso kanporaketa, gaur
Bizkaiko Taldekako Bertso Txapelketa badoa aurrera, eta bigarren faseko hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur, Bermeon. Akerbeltzen antxumak (Markina-Xemein), Buruz-buru (Busturialdea) eta Itallen (Larrabetzu) ariko dira, hain zuzen ere, zein baino z...
Bertso giroa nagusituko da herriko hiru gunetan burutuko diren saioetan. 18:30ean izango da lehen saioa, Izaro Irish Puben; bigarren saioa 19:30ean hasiko da, eta Bolatoki tabernan egingo dute. Azkenik, hirugarren saiorako 20:30ean batuko dira Kafe Antzokian.
Irabazlea, finalera
Kanporaketako irabazlea ekainaren 3an Markina-Xemeinen jokatuko den finalerako sailkatuko da, aurrez jokatu diren bi kanporaketako irabazleekin batera. Era berean, antolatzaileek finalerako bazkari txartelak dagoeneko salgai daudela gogoratu dute www.bertsosarrerak.eus webgunean.