Gaztelugatxeko Plan Integrala esleitu du foru aldundiak
Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak jakinarazi duenez, 180.000 euroan esleitu dute Gaztelugatxeko San Juanen Jarduketa eta Kudeaketa Plan Integrala. Azaldu duenez, aurreikuspenen arabera, sei hilabete beharko dira pl...
Agiriaren helburua Gaztelugatxeko biotopoa dinamizatzeko, berrantolatzeko eta garatzeko tresna izatea da, inguru horretako turismo erabilera iraunkorra lortu aldera. Bestalde, Unzuetak adierazi duenez, planak helburu nagusia lortzeko eskuratu beharreko bost helburu partzial jasotzen ditu.
Helburuak
Eremuaren gaur egungo egoera adierazten duen diagnostikoa osatuko dute, eta lekuaren eta inguruaren egoerari eta turismo eskariari lotutako alderdi nagusiak jasoko ditu planak. Beste alde batetik, egun dauden garraio azpiegiturak eta irtenbideak zeintzuk diren eta zer legezko egoeratan dauden ikertuko du- te, bai eta eremuaren ingurumena aztertu ere.
Biotopoko proiektu integrala definitze aldera, berriz, helmuga turistiko iraunkor modura kokatu beharra nabarmenduko dute, eta inguruan egin beharreko proiektuak eta jarduketak zehaztuko dituzte.
Planak, gainera, lurraldea antolatzeko eta garatzeko tresna bat ezarriko du.
Gaztelugatxeko San Juan garatze aldera, parte hartze prozesu bat ere abiaraziko dute, eta eragile nagusien inplikazioa eskatuko dute, proiektu partekatua izan dadin.
Azkenik, aurreikusitako jarduketa bakoitza teknikoki eta ekonomikoki bideragarria den aztertuko dute planean.