Babes Zibileko taldea sortuko dute Ean
Udalerrian gertatu litezkeen ustekabeko arazo, istripu edo ezbeharrei erantzuna eman asmoz, auzolan talde bat osatuko dute.
Auzolan horretan parte hartzeko asmoa dutenentzat edota hari buruzko informazioa gura dutenentzat batzarra egingo dute astelehenean (maiatzak 29). Eskolondon elkartuko dira, 19:00etan.