Santa Katalina ibilbidea luzatzeko lanak uda ostean hasiko dituzte
Santa Katalina ibilbidearen urbanizazioa eta egokitzapenaren 2. fasearen proiektua joan den astean egindako Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ondoren, Santa katalina Ibilbidea luzatzeko proiektua jendaurrean jarri du Lekeitioko Udalak. Interesa duten he...
Lekeitioko Udalak orain dela 6 hilabete zabaldu zuen oinezkoentzako Santa Katalinako pasealeku berriaren ibilbidea, eta orain, herriko eraztun berdea osotzen joateko helburuarekin jarraituz, pasealekua luzatu nahi dute kulunkak dauden gunera arte. Proiektua www.lekeitio.eus web orrialdeko Santa Katalina atalean edo Lekeitioko Udaleko Bulego Orokorrean jarri dute ikusgai.
Diru laguntzak
Proiektu hori gauzatzeko diru laguntza bi jaso dituela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Itsaspen programako 34.480,70 euroko laguntza, eta bestetik, Bizkaiko Foru Aldundiko udal eskumeneko erabilera eta zerbitzu publikoei lotutako azpiegituretarako inbertsioak sustatzeko xedea duen diru laguntza, 30.236,44 eurokoa.
Bestalde, obra gauzatzeko, lau lur zati herriratu ditu Lekeitioko Udalak, denetara 4.666 m2 azalera daukatelarik. «Lanok burutzeko lehiaketa negoziatu bidez lizitazioa egitea izango da hurrengo pausoa».