Ondare dastaketa eskualdetik
Simon Bolivar museoaren eskutik, ondare ibilbidea egin zuten zapatuan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Etxebarria, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko ondarearen zati bat bisitatu zuten.Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Etxebarritik, Markina-Xe...
Simon Bolivar museoaren eskutik, ondare ibilbidea egin zuten zapatuan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Etxebarria, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibarko ondarearen zati bat bisitatu zuten.
Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Etxebarritik, Markina-Xemeindik eta Ziortza-Bolibartik barrena Ondare Ibilbidea egin zuten zapatuan, Simon Bolivar museoaren eskutik.«Lehenengoz antolatu dugu; aurreko urteetan museoan bertan ipuin kontalaria edo erakusketaren bat antolatu izan dugu eguna ospatzeko. Polito irten zen, eta pozik geratu ginen. Ondare dastaketa egin genuen, eskualdeko ondarearen parte bat erakutsiz», azaldu dute Simon Bolivar museoaren arduradunek.
27 pertsonak burutu zuten ondare ibilbidea. 09:30ean Bolibartik irten, eta lau orduz aritu ziren aipatu hiru udalerrietako altxorrak bertatik bertara ezagutzen.
Ziortza-Bolibartik Barinagara autobusean heldu ziren. Ibarguengo garaia izan zen bisitatu zuten lehenengo ondarea.
Handik, Markina-Xemeinera joan, eta Murga jauregiaren kanpoaldean museoko arduradunen azalpenak entzun zituzten. «Gero Xemeinera joan, eta eliza, kanposantua eta Patrokua jauregia bisitatu genituen, eta handik Esperanza y CIA arma fabrika izandakora pasatu ginen».
Ondoren, Arretxinagan egin zuten geldialdia. Han zubia, ermita eta antzinako udaletxeari buruzko azalpenak entzun, eta Barroetara joan ziren. «Barroetan presa, ermita eta dorretxeari buruz berba egin, eta jarraian Ziortzara joan ginen, hango multzo erlijioso guztia ikustera».