Musika Asteak txikien lanak bistaratuko ditu bihar, Zabiel kultur etxean
Mutrikuko Udal Musika Eskolaren Aste Musikala aurrera doa. Astelehenean hasi zen, eta etzi amaituko da.Gaur ez da emankizunik egongo. Izan ere, musika eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, 30. urteurreneko kontzertuaren entseguak egiteko aprobetx...
Gaur ez da emankizunik egongo. Izan ere, musika eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, 30. urteurreneko kontzertuaren entseguak egiteko aprobetxatuko dute gaurko eguna.
Bihar, berriz, Txikien Eguna izango da, eta ikasturtean egindako lanak plazaratuko dituzte. Horrez gain, koral taldea eta aurten klarinete, saxofoi eta bonbardino musika tresnak jotzen ikasten hasi diren ikasleek ere emanaldia eskainiko dute.
Etzi, aldiz, Udal Musika Eskolako helduenak izango dira protagonista. Aurreratu dutenez, gitarrekin lagunduta, euskal musika taldeen abesti ezagunak joko dituzte.
Pasatako emanaldiak
Astelehenean, bibolin, klarinete, tronboi, saxofoi eta folk taldeak entzuteko aukera egon zen. Atzo, berriz, Zabiel plazan egungo pop eta rock abestiak entzuteko aukera eduki zuten herritarrek.
Aste Musikala amaitzeko geratzen diren saioak Zabiel kultur etxean izango dira, 19:00etan.