June Arbeo eta Txomin Marañon izan dira Kros Mistoko irabazleak
Hemeretzi bikotek hartu zuten parte domeka goizean Markina-Xemeinen lehiatu zen lehenengo Kros Mistoan. Zelaiari buelta emanda ekin zioten korrikalariek 5 kilometroko ibilbideari, eta helmugara ailegatzen lehenengoak June Arbeo Sarriugarte iurretarra e...
Abantaila handiagaz igaro zen lehenego bikotea helmugatik. Bigarren sailkatuak herrikoak izan ziren: Lide Azkue Iruretagoiena eta Iñigo Ansola Kareaga. Eta hirugarrenak, Zaldibarko Nora Narbaiza Albisua eta Luis Narbaiza Aiarzaguena.
Lehenengo hiru bikoteentzat herriko produktuekin osatutako opariak egon ziren, eta laugarrenek ere izan zuten oparia. Laugarren bikotea ere Markina-Xemeingo korrikalariek osatu zuten, hain zuzen ere, Beronika Noya Arrizabalagak eta Mikel Lopez Alzagak.
Gaztetxoek ere eman zuten erakustaldia. Izaro Aranburu Rementeria eta Xabat Oar-Arteta Urkidi aulestiarrek lasterketa bikaina egin zuten, eta bosgarren postua eskuratu zuten.
Ikusleek eguraldi ederra izan zuten proba jarraitzeko. Korrikalarientzat bero handiegia egin zuen, eta horrek zailago egin zien ibilbidea, batez ere eguzkiak gogor jotzen zuen tarteetan.