Irati Jimenezek bere bigarren eleberria aurkeztuko du bihar, Lekeition
Lekeitioko Helduen Tertuliaren eskutik, Irati Jimenez Uriarte idazlea egongo da bihar arratsaldean, Lekeition. Bere lanak gustuko dituztela eta, kazetari, gidoilari eta idazlea gonbidatu dute bere bigarren eleberria izan zen Nora ez dakizun hori aurkez...
Nora ez dakizun hori eleberriagaz akzesita lortu zuen Irati Jimenezek Igartza Sarian, eta liburu horregaz gainera, 2010ean, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua Saria eskuratu zuen. Horiez gain, beste sari batzuren jabe ere egin da. 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Bat, bi, Manchester eleberriagaz.
Ekitaldia 15:30ean izango da, Lekeitioko Eskolako irakasle gelan. Deialdia herritar guztiei zabalik dagoela azpimarratu dute helduen tertuliako kideek.