Ajangizko mugetatik ibilaldia egin zuten domekan Ajangizko zein inguruko herrietako bizilagunek. Eguraldia lagun, 210 bat lagunek parte hartu zuten egun horretarako prestatu zituzten ibilbide luzean eta laburrean. Hain zuzen, 140 bat lagun atera ziren ...
Ajangizko mugetatik ibilaldia egin zuten domekan Ajangizko zein inguruko herrietako bizilagunek. Eguraldia lagun, 210 bat lagunek parte hartu zuten egun horretarako prestatu zituzten ibilbide luzean eta laburrean. Hain zuzen, 140 bat lagun atera ziren 08:30 inguruan 20 kilometroko ibilbidea egitera ezkerrean, eta ordubete beranduago irten ziren, aldiz, ibilbide laburreko 70 lagunak eskuman. Udaletxeko plazatik abiatuta, Burgoa, Olesko, Argana, Aristieta, Kanpantxu, Mentzeta, Eperlanda, Solaurren eta Pertxamendi zeharkatu zituzten ibilbide luzekoek. Mentzetaraino joan, eta Okaganarantz egin zuten, berriz, ibilbide laburra egin zutenek, udaletxerantz buelta egiteko.