Euskal Herriko kamiseta azokan izena emateko epea zabalik dago
Euskal Herriko 20. Kamiseta Azokan izen emateko epea zabaldu dute Zapato Azuleko antolatzaileek. Interesa daukatenek ekainaren 17ra arteko epea daukate.Aurten uztailaren 1ean ospatuko da Zapato Azule. Euskal Herriko Kamiseta Azoka Latxanbre enparantzan...
Aurten uztailaren 1ean ospatuko da Zapato Azule. Euskal Herriko Kamiseta Azoka Latxanbre enparantzan egingo da, urtero legez, 11:00etatik 15:00etara. Parte hartzaileen artean, bi sari banatuko ditu antolakuntzak, sinbolikoak izango direnak: sari bat Euskal Herriko kamiseta onenarentzat eta beste bat Ondarroako kamiseta onenarentzat.
Azokan parte hartu ahal izateko, Zapato Azuleko antolatzaileekin harremanetan jarri beharra dago. Horretarako, bi telefono daude aukeran: 94-613 43 53 eta 685 76 97 83. Telefono zenbakiez gain, luterl@outlook.com helbide elektronikoan ere eman daiteke izena.