Garriko Bertso Eskolak antolatuta, 30. Garriko Eguna ospatu zuten domekan, Ariatza auzoan. «Giro ederrean», 40 lehiakidek parte hartu zuten. A mailan, Uxue Zendagortagalarza muxikarrak irabazi zuen eta Leire Macdonald gernikarrak egin zuen bigarren; B mailan, Maialen Zendagortagalarza gailendu zen, eta bigarren Janire Arrizabalaga gernikarrak egin zuen; D mailan, azkenik, Beñat Bilbao gernikarra nagusitu zen. Halaber, beste hamar aipamen banatu zituzten A mailan, eta beste bost B mailan.