Kasino Jatetxeko Xabier Egiak eta Bakarne Urlezagak hartu dute lehenengo saria.
Kafe Loidxie tabernaren izenean Beatriz Castillok jaso du bigarren saria, eta
Izaro tabernako Guillermo Romerok hartu du hirugarrena.
Kasino Jatetxeko Xabier Egia eta Bakarne Urlezaga, Idurre Bideguren Bermeoko alkateagaz.
Lehiaketaren lehenengo hiru saridunak aurreko astean jakitera eman zituzten, eta gaur argitu da jatetxe eta tabernetako bezeroen pintxorik gustukoena zein izan den. Hain zuzen,
Zubigane tabernarentzat izan da aurtengo
Herritarren Saria. Juan Barturenek pozik hartu du herritarrek zein Bermeora hurbildutako bisitariek emandako saria.
Bestalde, Pintxo Lehiaketaren Ibilbidean pintxoak probatu eta puntuazioa eman dutenen artean zozketa egin dute Lamerako Kioskoan.
Itxasne Diezi tokatu zaio Arrain Azoka Elkarteak emandako
Bermeoko produktuez osatutako otzara.
21 pintxo aurkeztu dituzte aurten. Aste Santuko oporralditik maiatzaren 14ra, jai egun eta asteburuetan dastatzeko eta puntuazio emateko aukera izan dute jatetxe eta tabernetako bezeroek.