Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Busturiko Jai Batzordeak
Busturiko Jai Batzordeak herriko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketarako deialdia zabaldu du. Parte hartu gura duten horiek maiatzaren 22a izango dute kartel proposamenak aurkezteko azken eguna.Lehiaketara aurkeztutako lanak Altamira auzoko Kultur...
Lehiaketara aurkeztutako lanak Altamira auzoko Kultur Etxean utzi beharko dituzte parte hartzaileek.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, kartelak Busturiko jaietako adierazle izan beharko du ezinbestean
Lehiaketaren oinarriak eta argibide gehiago nahi dituenak Kultura Etxean (94-617 10 04; liburutegia.busturia@bizkaia.org) edota udaletxean (Axpe auzoa, 1; 94-687 00 50; udala.busturia@bizkaia.org; www.busturia.org) eska ditzake.