Bizkaia Kopa Trailaren hirugarren proba hartuko du Morgak, domekan

Trail luzea zein laburra, mendi bizikleta martxa eta txakur-krosa lehiatuko dituzte eta martxa luzea eta laburra ere egongo dira. Andra Mari auzoan hasi eta amaituko dituzte probak.

639 parte hartzailek izena eman dute. Trail laburrean parte hartuko dute izen emandako gehienek: 241 pertsonak. Trail luzean, berriz, 130 korrikalarik izena eman dute, eta horien artean dago sei aldiz Munduko mendiko triatloi txapeldun izandako Ruben Ruzafa.

txakurkros

Iazko txakur kroseko partaideak.

Mendi bizikleta proban 104 txirrindulari irtengo dira, eta txakur-krosean 52 partaide apuntatu dira. Bestalde, martxa luzean 43 pertsonak izena eman dute, eta laburrean 69 pertsonak.

Trail eta martxa luzeetako zein MTBko partaideek 21,2 kilometroko ibilbidea burutuko dute (lau anoa postu izango dituzte). Txakur-kroseko eta trail eta martxa laburretakoek, ostera, 10,11 kilometroko proba ( bi anoa postugaz) egingo dute.

Martxa luzeko parte hartzaileak izango dira goiztiarrenak. Horiek 09:00etan aterako dira Andra Mari auzotik. Ordu erdi beranduago abiatuko dira txirrindulariak, eta 09:40an txakur-kroseko partaideak.

09:55ean, berriz, trail luzekoen txanda izango da, eta handik hamabost minutura irtengo dira trail laburreko korrikalariak.

Azkenik, 10:15ean abiatuko dira martxa laburrean parte hartzen dutenak.

Zortzi proba

Bizkaia Kopa Traila zortzi probak osatzen dute. Martxoaren 26an Arrietan izan zen lehenengoa, eta apirilaren 30ean Lemoizen egin zuten bigarrena.

Morga Trailaren ostean, Loiun lehiatuko dute hurrengoa, ekainaren 18an. Ondoren, irailaren 19an Trapagaranek hartuko du Bizkaia Kopa Trailaren bosgarren proba.

Urriaren 15ean Zamudion lehiatuko dute seigarrena, eta haren atzetik, Lekeitioren txanda izango da. Azaroaren 12an izango da Lekeitioko proba. Azkena, aldiz, Diman lehiatuko dute abenduaren 17an.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend