San Antonio enklabeagatik udalak aurkeztutako errekurtsoa onartu dute
Sukarrietako Udalak kasazio errekurtsoa aurkeztu zuen, eta Auzitegi Gorenak bideratzea erabaki du. Batzar Nagusiei eskatu die bozketa atzeratu dezatelaEuskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak San Antonio enkl...
Sukarrietako Udalak kasazio errekurtsoa aurkeztu zuen, eta Auzitegi Gorenak bideratzea erabaki du. Batzar Nagusiei eskatu die bozketa atzeratu dezatela
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak San Antonio enklabea dela-eta Sukarrietako Udalak aurkeztutako kasazio errekurtsoa bideratzea onartu du. Aipatu kasazio errekurtsoa, sala berak orain dela gutxi emandako autoaren aurkakoa dela jakinarazi dute udaleko arduradunek.Egoera horren aurrean, udalak dioenez, «EAEko Auzitegi Gorenak autoa bertan behera uzteko erabakia har dezake, eta hori da aldundiaren azken proposamenaren oinarri bakarra». Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Batzar Nagusiei aurkeztutako azken proposamenak Busturiari emango lioke San Antonio enklabe guztia.
Sukarrietako Udalaren arabera, «onartezina izango litzateke Batzar Nagusiek balioztatzeke edo baliogabetzeke dagoen proposamen bat bozkatzea». Horregatik, Sukarrietako Udalak Bizkaiko Batzar Nagusiei eskatu die beste behin ere, San Antonio enklabea desegiteko bozketa atzeratu dezatela.
Kontuan izan beharrekoak
Beste alde batetik, batzarkideek bozkatzea erabakiko balute «udalak ezagutzen ez dituen arrazoiengatik», honako hauek kontuan har ditzatela eskatu dute Sukarrietako udaleko arduradunek: «Irmoa ez den epai baten erabakia da aldundiaren proposamenaren oinarri bakarra, eta Gorenak baliogabetu egin dezake. Gainera, motibazioa irmoa ez denez, desadostasunak sortu daitezke. Hala eta guztiz ere, Bizkaiko batzarkideek bozkatzeko askatasun osoa daukate, aldundiaren proposamenaren aurka bozkatzeko aukera era badaukate».