Euskal Jaia egingo du zapatuan Morgak, lehenengoz
Zapatuan, Euskal Jaia egingo dute lehenengoz Morgan. Hala, Morga dantzari-kantari taldearen ekarpenez, festa giroan bilduko dira herritarrak.Marijo Zorrozak azaldu duenez, zapatuetan dantzarako eta kanturako biltzen dira hogei bat lagun, eta bertan ika...
Marijo Zorrozak azaldu duenez, zapatuetan dantzarako eta kanturako biltzen dira hogei bat lagun, eta bertan ikasitakoa herritarrekin partekatu gura dute. Hala, egun osorako jaia antolatu dute.
Antzinako euskal ezkontza antzeztuko dute goizean, eta eguneko ekitaldi nagusia Morgako frontoian egingo dute, 13:00ak aldera. Morgako dantza taldeak, Morgako dantzari-kantarik eta Bilboko Euskaria abesbatzak parte hartuko dute. Eguraldi ona eginez gero, kalera ere aterako dute festa giroa. Kantuan eta dantza potean emango dute bazkalaurreko tartea. Gainera, zapatuan herrigunea ibilgailuentzako itxita egongo dela jakinarazi dute.
Ekitaldi nagusiaren ostean, Gure Esku Dago-k ekainaren 10ean Bilborako egin duen deialdiagaz bat egin, eta globo gorriekin galdera ikurra irudikatuko dute Morgan ere.
Bazkarirako txartelak
Herri bazkaria Estarta tabernan egingo dute, eta txartela hartzeko azkenengo eguna bihar da. Bazkarirako txartelak 15 eurotan erosi ahal dira. Bazkalostean, dantzarako aukera ere egongo da, erromerian.
Zapatuko Euskal Jaian parte hartzeko antzinako usadiora janzteko deia egin dute antolatzaileek.