EH Bilduk prozesu eratzaileko batzarrak egingo ditu
Euskal Herria Bildu koalizioak prozesu eratzaileko bilerak egingo ditu bihar, Mutrikun eta Ondarroan.Mutrikun, aurkezpen foroa egingo dute, 18:30ean, Zabiel kultur etxean. Marian Beitialarrangotia diputatua eta Unai Larreategik koalizioaren oraina eta ...
Mutrikun, aurkezpen foroa egingo dute, 18:30ean, Zabiel kultur etxean. Marian Beitialarrangotia diputatua eta Unai Larreategik koalizioaren oraina eta etorkizuna izango dute hizpide.
Ondarroan ere eztabaida saioa egongo da, 19:30ean, Kofradia Zaharrean. Iker Casanova legebiltzarkidea izango da hizlaria.
Prozesu eratzailearen baitan, alderdi jakin bategaz loturarik ez duten pertsonak eta sektore politikoak bilduko dituen subjektu politiko izateko jauzia eman nahi du koalizio independentistak. Horretarako, herriz herri bilerak ari dira egiten, Euskal Herria Bilduren etorkizuna nolakoa izan behar den guztien artean adosteko.
Parte hartzeko deia
Horrenbestez, saioetara joateko deia egin dute Mutrikuko eta Ondarroako EH Bilduk, prozesu eratzailean herritarren parte hartzea oso garrantzitsua dela nabarmenduz.