Eako zenbait gunetan desfibriladoreak jarriko ditu udalak
Eako Udalak herriko zenbait gunetan desfibriladoreak jartzeko asmoa agertu du. Hala, bihotz gelditze kasuetan herritarrei esku hartzeko aukera eskainiko die. Hala ere, desfibriladoreak egoki erabiltzen ikasteko ikastaro bat eskainiko dutela azaldu dute...
Lauzpabost orduko ikastaroa izango dela jakitera eman dute, eta bertan parte hartzeko interesa duten herritarrek udaletxera (94-627 52 27) edo ondorengo telefono zenbakira deitu behar dute: 649 35 48 34.
Barikua da ikastaroan izena emateko azken eguna. «Ikusten badugu jende askok interesa agertu duela, baliteke bi saio egitea», zehaztu dute udaletik.
Hiru gunetan
Hain zuzen ere, hiru desfibriladore jarriko ditu Eako Udalak. Eskolondon egongo da bat, Bedaronako Herriko tabernaren arkupean beste bat, eta Natxituko Bolatokiaren kanpoaldean beste bat.