Bigarren eskuko azoka, arrakastatsua
Hogei mahai inguru jarri zituzten zapatuan, Lurgorri auzo kultur elkarteak antolatutako bigarren eskuko azokan. Erantzuna ona izan zen, eta eskerrak eman gura dizkiete auzokoei. Umeen arropak, jostailuak, komikiak, liburuak, zapatak, pastelak edota goz...
Hogei mahai inguru jarri zituzten zapatuan, Lurgorri auzo kultur elkarteak antolatutako bigarren eskuko azokan. Erantzuna ona izan zen, eta eskerrak eman gura dizkiete auzokoei. Umeen arropak, jostailuak, komikiak, liburuak, zapatak, pastelak edota gozokiak aurki zitezkeen bertan. Gainera, bi ekitaldi ere izan ziren: batetik, Gernika-Lumoko Yan Tao Taiji Quan eskolakoek tai chi saioa egin zuten, auzoko txalapartarien laguntzagaz. Bestalde, Aikido Tanabe eskolakoek aikido erakustaldia egin zuten. Azokari amaiera emateko, auzo elkarteak prestatutako mokadutxoa dastatzeko aukera eduki zuten bertan bildu zirenek. Bideoa: www.busturialdea.hitza.eus
.