Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Busturiko Jai Batzordeak
Busturiko Jai Batzordeak herriko jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketarako deialdia zabaldu du. Parte hartu gura duenak maiatzaren 22a izango du kartel proposamenak aurkezteko azken eguna. Lanak Busturiko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira.
Antolatzaileek gogoratu dutenez, kartela Busturiko jaietako adierazle izan behar da.
Oinarriak eta argibide gehiago nahi dituenak Kultura Etxean (94 617 10 04; liburutegia.busturia@bizkaia.org) edota udaletxean (Axpe auzoa, 1; 94 687 00 50; udala.busturia@bizkaia.org; www.busturia.org) eska ditzake.