Sollube, Gorbeia, Kolitza, Ganekogorta eta Oiz dira bost deiadar mendiak. Antzina bost mendi horien tontorretatik adar hotsagaz egiten zuten Gernikako Batzar Nagusirako deia. Urtean behin horietako mendi baten ospatzen da Deidar Mendien Eguna, eta aurten Solluben egin da. Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otaduiren eskutik jaso du Bermeoko Sollube 707 mendizale taldeko presidenteak egun horretarako egin den eta urtez urte deiadar mendi batetik bestera eroaten den adarra. Ondoren, harek Alpino Tabira taldeko ordezkariei eman die Solluben lekukoa, 2018an Oiz mendirako igoera antolatu dezaten.
Ehundaka lagun hurbildu dira gaurkoan Sollubera. Bermeotik, Sollube mendizale taldeak antolatuta oinez egin dute bidea, bai eta Arrietatik ere Mungialdeko Tallu Mendizale taldeak antolatuta.
Ekitaldian, Alkartasuna Dantza Taldeko dantzariek ere parte hartu dute. Adar hotsaren ostean, bertaratutakoek jai giroan jarraitu dute tontorrean, zer jan eta edan bazegoelako.
Argaki galeria hemen ikusgai
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.