Maiatzaren 14an, bezperada egunean, hasiko dituzte festak Ajangizen. Sanisidro eta sanasentzioak ospatuko dituzte, maiatzaren 27a bitartean. Domeka honetan, 19:00etan igoko dute saragia, Errenteriako zubitik. Ostean, bakailao jana egingo dute. Goizean, 11:00etan hasita, Ajangizko V. Esku Pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte.
Hilaren 15a, San Isidro eguna, meza eta hamaiketako herrikoiagaz ospatuko dute. Egitarauak, gero, etena egingo du asteburura arte. Barikuan, gaueko kontzertuek ekarriko dute jai giroa bueltan herrira. 22.30etik aurrera, Dientes de Luna, Porco Bravo eta Oxabi taldeak igoko dira eszenatoki gainera. Ostean, Dj Bull-ek girotuko du goizaldea.
Zapatuan mus txapelketa jokatuko dute ajangiztarrek, eta domekan mendi ibilbidea egingo dute. Hain zuzen, Ajangizko hamargarren Mugari Bira izango da aurtengoa.
Asentzio egunean, maiatzaren 25ean, meza eta briska txapelketa izango dira herrian, eta maiatzaren 27an bazkari herrikoiak batuko ditu ajangiztarrak. 11:00etan emango diote hasiera sukalkiari, eta Artzube dantza taldearen saioa izango da 12.00etan. Sukalkiak 14.30ean aurkeztu beharko dira, 15:00etan bazkaltzeko.
Sukalkia ala menua. Sukalkian parte hartzeko bi modu izango dituzte ajangiztarrek. Sukalkian parte hartu gura dutenek taldeka prestatuko dute jatekoa, herriko plazan. Talde bakoitzeko arduradunak izena eta parte hartzaile kopurua zehaztu beharko ditu Herriko tabernan, kultur etxean edo udaletxeko zerrendetan. Mahaiak eta aulkiak udaletxeak jarriko ditu.
Bestela, sukalkian parte hartu ezin dutenek, edo nahi ez dutenek, menua jateko aukera izango dute: entsalada + sukalkia + postrea + ogia + ardoa. Horretarako, 25 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko eta txartelak erosteko herriko tabernara, kultur etxera edo udaletxera jo beharko dute.
Maiatzak 14.
- 11:00. Ajangizko V. Esku Pilota Txapelketaren finalak.
- 19:00. Errenteriako zubitik saragiaren igoera.
- Ondoren, bakailao jana.
Maiatzak 15. (San Isidro eguna)
- 12:00. Meza, eta hamaiketako herrikoia.
Maiatzak 19.
- 22:30. Kontzertuak: Dientes de Luna + Porco Bravo + Oxabi + DJ Bull.
Maiatzak 20.
- 20:30. Mus txapeleta eta sardina jana.
Maiatzak 21.
- Ajangizko X. Mugari Bira. Izen emotea, 08:00etan.
Maiatzak 25.
- 11:00. Meza.
- 20:00. Briska txapelketa eta txokolate jana.
Maiatzak 27. Bazkari herrikoia
- 11.00. Sukalkiaren hasiera.
- 12.00. Artxube dantza taldearen ekitaldia.
- Ostean, Txakolin eguna.
- 14.30. Sukalkiaren aurkezpena.
- 15:00. Bazkari herrikoia.
- 16:30. Umeen jolasak.
- 18:00. Girotzeko musika.