San Gregorio ospatuko dute bihar Foruan
Urtero moduan, San Gregorioa ospatuko dute foruarrek. Hala, ohiturari eutsita, Triñen batuko dira bihar herritarrak santuaren eguna ospatzeko.
19:00etako meza entzun ostean, Urdaibai dantza taldeko dantzarien emanaldia izango dute ikusgai.
Dantza saioa amaitzean, bakailao jana egongo da bertaratzen diren guztientzat.