Mikel Olaiak eraman du Korrikaren aldeko oheko tapakia
Auzolanean, eta Korrika lagunduz, Berbalagunek oheko tapaki bat egin du, eta, gero, herritarren artean zozkatu du. Aurten, Mikel Olaiari tokatu zaio, eta haren loba Itsaso Zaldunbidek jaso du bere partez. Azaro eta urtarrila bitartean, 30 lagunen artean landu dute 2×1,30 metroko tamaina daukan aipatu tapakia, Patchwork teknika erabilita. Egin eta gero, Bikaña dendan eduki dute ikusgai.