Mikromatxismoak lantzeko tailer bat eskainiko dute
Mundakako Udalak mikromatxismoak eta indarkeria sinbolikoa lantzeko tailerra antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Berdinbidean zerbitzuagaz batera. Tailerra eguenean izango da, 18:00etan, Kultur Etxean.Interesa dutenek aurretiaz eman behar dute izena ud...
Interesa dutenek aurretiaz eman behar dute izena udaletxean edo 94-617 72 00 telefono zenbakian. Mikromatxismoak agerian jartzen ikasteko aukera eskainiko dutela azaldu du Gizarte Ekintza, Helduen eta Berdintasun Saileko zinegotzi Malen Itxasok. «Askotan, mikromatxismoak normalizatuta daude, eta konturatu barik agertzen dira egunerokotasunean. Indarkeria leun horien kontra egiteko tresnak sortu eta horiek aztertzeko jarraibideak azalduko dira».