Eguraldiak lagundu ez arren, giro ederra izan zuten domekan Ibarrangeluko V. Azokan. 11:00etatik bazkalordura arte, hamaika ekoizleren produktuak eskuratzeko aukera izan zuten azokara bertaratu zirenek. Aurtengo argazki erakusketa baserri munduari lotu...
Eguraldiak lagundu ez arren, giro ederra izan zuten domekan Ibarrangeluko V. Azokan. 11:00etatik bazkalordura arte, hamaika ekoizleren produktuak eskuratzeko aukera izan zuten azokara bertaratu zirenek. Aurtengo argazki erakusketa baserri munduari loturikoa izan da, eta euriaren eraginez, Gabiri Tabernan ipini zuten eskumako argazkian. Halaber, motor zaharrak elizpean egon ziren ikusgai. Eguerdian, Joseba eta Koldo trikitilarien doinuek girotu zuten azoka, eta bestalde, Gure Esku Dago-ren kideek sinadura bilketa egin zuten. Arratsaldean, mus eta briska txapelketak jokatu zituzten, eta Ilargi Beltza taldeagaz erromeria izan zuten. Argazki+: busturialdea.hitza.eus.