Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikiek urteko ekitaldia eskainiko dute zapatuan
Ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izango dute zapatuan Alkartasuna Dantza Taldeko dantzari txikienek, urteko ekitaldia eskainiko baitute. 90 ume inguruk parte hartuko dute ekitaldian.
Eguraldiak laguntzen baldin badu, Artza frontoiko dantza emanaldia baino lehenago, kalejira txiki bat egingo dute dantzariek.
Ondoren, frontoian, probintzi ezberdinetako dantzak egingo dituztela azaldu dute dantza taldeko arduradunek. Gipuzkoa aldetik, esaterako, agurra, segadorak, sagar dantza eta sorgin dantza egingo dituzte. Bizkaiko dantzari dantza, arratiko jota eta porrua ere dantzatuko dituzte. Nafarroatik, berriz, azuri beltza dantzatuko dute, eta, kostaldeko kaskarot eta eskilafraile ere ez dira faltako zapatuko ekitaldian.
Umeen urteko dantza ekitaldia 20:00etan hasiko da, eta sarrera dohainik izango da.