Martin eta Perez izan dira azkarrenak Arratzun
Aritz Martin eta Oihane Perez gernikarrek irabazi zuten Gau Traila, zapatuan. Martinek 01:25.29an amaitu zuen 17 kilometroko lasterketa, eta Perezek 01:48.16ko marka egin zuen. Mutiletan Igor Urionabarrenetxea aulestiarra sailkatu zen bigarren, irabazl...
Aritz Martin eta Oihane Perez gernikarrek irabazi zuten Gau Traila, zapatuan. Martinek 01:25.29an amaitu zuen 17 kilometroko lasterketa, eta Perezek 01:48.16ko marka egin zuen. Mutiletan Igor Urionabarrenetxea aulestiarra sailkatu zen bigarren, irabazlearengandik minutu 1 eta 13 segundora. Haren atzetik heldu zen Ekaitz Lejarzegi ajangiztarra. Lejarzegi Martinengandik 2 minutu eta 59 segundora sailkatu zen. Nesketan Irantzu Onaindia eta Oihane Orue gernikarrak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren. 52 korrikalarik lehiatu zuten zapatuko lasterketa, eta martxan, berriz, 150 bat pertsonak parte hartu zuten. Info+busturialdea.hitza.eus.