Gernika-Lumok eta Kobanek adiskidetze ituna sinatu dute
Gernika-Lumoko Udalak eta Siriako Kobane administrazio autonomo demokratikoak elkarlanerako ituna sinatu dute. Biek ala biek “faxismoaren indar ilunen” erasoak pairatu dituzte, eta pertsona eta herri demokratikoentzako sinbolo bilakatu dira. Oinarri hori hartuta, elkarlanerako ituna sinatu dute.
Gernika-Lumoko Udaleko pleno aretoan egin zuten sinadura ekitaldia, joan den astean. Itun horrek giza balorerik gorenen defentsa egitea du helburu. Testuinguru horretan, Kobane eta Gernika-Lumoko instituzioek elkarlanean oinaritutako harremana sortzeko konpromisoa hartu dute, bakearen, demokraziaren, berdintasunaren eta justiziaren alde lan egiteko.